"Venezuelako Bolibartar Errepublikaren Bilboko Kontsuletxe nagusiak Venezuelako independentziaren akta sinatu zeneko berrehungarren urteurrenaren ospakizunera zu gonbidatzeko ohorea dauka. Ospakizun hori uztailaren 5ean izango da, 19:30ean".
Ohar hori igorri die Venezuelak Bilbon duen kontsuletxeak ekitaldira gonbidatu dituenei. Orain arte soilik gaztelaniaz bidali ohi zuen gonbidapena kontsulatuak, baina, aurreneko aldiz, euskaraz ere helarazi die.