Manifestaziora deitu du gaur Etxerat elkarteak Ventura Tome preso gaixoaren egoera salatu, eta aske utz dezatela eskatzeko. 18:00etan egingo dute protesta, Iruñean.
Haren osasun egoera gogorarazi du Etxerat-ek. Prostatako adenokartzinoma bat diagnostikatu zioten 2013ko urtarrilean, eta 38 erradioterapia saio jaso zituen. Uztailean, berriz, probak egin zizkioten, eta bi zentimetroko nodulu bat topatu zioten ezker birikan. Ez zizkioten emaitzak Tomeri jakinarazi abendura arte.
Urtarrilean diagnostikatu zioten birikako minbizia, eta maiatzaren 8an ebakuntza bat egin zioten, birikaren zati bat kentzeko.
Agerraldian, Tomeren osasunari buruzko txosten bat aurkeztu du Etxerat-ek. Horren arabera, "egituraz eta barne araudiagatik, preso daudenak mugatu eta baldintzatzen ditu" espetxeak: "Horrek eragiten du gaixotasunen bat duten presoek bereziki nozitzea muga eta oztopo horiek".