Presoak

Villabonako espetxean bi preso jipoitu dituztela salatu du Etxerat-ek

Villabonako (Asturias, Espainia) espetxean dauzkaten David Cebrian eta Aratz Gomez preso politikoak jipoitu egin dituzte, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Erakunde horren arabera, beste preso batzuek jo dituzte Cebrian eta Gomez, baina funtzionarioek xaxatuta dituztela salatu du. Cebrian eta Gomez erizandiegian artatu dituzte, eta gorputz osoan kolpeak badituzte ere, ez dute ezer larririk.

2006ko urtarrilaren 25a
16:51
Entzun
Etxerat-ek emandako azalpenen arabera, joan den ostegunean, utarrilaren 19an, jipoitu zituzten Cebrian eta Gomez, hain justu, Villabonako bakartze galeriatik 5. modulura eraman zituztenean. Modulu horretako patiora jaitsi zirenean, "Fies-ETAkoak" ziren galdetu zieten zenbait presok, Askatasunak nabarmendu duenez, "funtzionarioen terminologia erabiliz". Behin galdera hori eginda, hamar bat presok kolpeka ekin zioten Cebrianen eta Gomezen aurka, modulu horretan preso politikorik ez zutela nahi esanez.

Jipoiaren ondorioz, bi euskal presoak erietxean artatu behar izan zituzten, eta gorputz osoan kolpe ugari dituzten arren, ez dute ezer larririk. Erasoa jazo zela eta, 7. eta 6. modulura eraman zituzten funtzionarioek Cebrian eta Gomez.

Erasotzaileak presoak izan ziren arren, funtzionarioek xaxatu zituztelako jokatu zutela horrela uste dute preso biek zein Etxerat-ek; hau da, funtzionarioak izan ziren jipoiaren eragileak. Hori baieztatzeko, erasotzaileek funtzionarioen terminologia erabili zutela argudiatu du Etxerat-ek, eta, halaber, beste euskal preso politiko batek, Daniel Ortizek, erasoaren aurretik funtzionarioen gelaren aurrean batzartuta ikusi zuela preso talde bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.