Politika

Villepin Frantziako lehen ministroak ETAren gutuna jaso zuela baieztatu dute iturri ofizialek

Dominique de Villepin Frantziako lehen ministroak ETAren gutun bat jaso zuen uda baino lehen. Hala baieztatu diete lehen ministroaren inguruko iturriek =l Le Figaro ==http://www.lefigaro.fr/societe/20051028.FIG0060.html?153422=l egunkariari eta Espainiako Efe albiste agentziari. Euskal Herriko gatazka konpontzeko prozesuan Parisen parte hartzea ezinbestekoa dela esaten du ETAk eskutitz horretan.

2005eko urriaren 28a
16:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Gobernuko iturriek Villepinek uda baino lehen ETAren gutuna jaso zuela baieztatu dute, eta horren berri Espainiako Gobernuari eman ziotela. Hortik aurrera, ez dute eskutitzaren edukiari buruzko albisterik eman nahi izan.

Le Figaro egunkariak, ordea, gutun horren ustezko edukiaren berri ematen du gaurko alean. Funtsean, Euskal Herriko gatazka ezin dela Parisen parte-hartzerik gabe konpondu esaten dio ETAk De Villepini, eta prozesuarekin bat egiteko eskatzen dio. Era berean, iturri horren arabera, Espainiako Gobernuarekin negoziazioazioetan aurrera egiteko borondatea agertzen du ETAk idatzian, eta negoziazio horien ondorioz su-etena emateko itxaropena duela esaten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.