Vincenzo Nibalik irabazi du gaur 93. Italiako Giroko 14. etapa - Ferrara-Asolo, 205 kilometro-. Bakarrik sartu da helmugan, eta atzetik Ivan basso, Michelle Scarponi eta Cadel Evans 23 segundura. Alexandr Vinokurov minutu bat eta 34 segundora sartu da.
David Arroyo bi minutu eta 35 segundora sartu da, eta bera da lider berria, Richie Porteri lekua kenduta. Porte lau minutu eta 45 segundora sartu da. Porte bera dago bigarren sailkapenean, Arroyorengandik 40 segundora.
Bihar korrituko dute 15. etapa: Mestre-Monte Zoncolan (222 kilometro). Mendikoa izango da: Sella Chianzutan bigarren mailako mendatea 143. kilometroan, Passo Duron lehen mailakoa 182.ean, Sella Valcalda bigarrengoa 202.ean eta Zoncolan maila berezikoan amaituko da.
Astelehenean atsedena izango dute, asteartean 12,9 kilometroko krono-igoera.
Hilaren 30ean amaituko da Giroa, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin.
txirrindularitza
Vincenzo Nibali garaile Giroan
David Arroyok lidergoa kendu dio Richie Porteri. Hain zuzen, Porte da bigarrena sailkapen nagusian. Bihar mendiko etapa izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu