Webgunea aurkeztuko dute gaur, Lurraren Egunean
ALTSASU. Lurra kolektiboak Lurra Sarea webgunea aurkeztuko dute gaur Altsasun (Nafarroa). «Lurraren defentsan lanean ari diren kolektibo guztien zerbitzurako jarriko den tresna berria izango da», azaldu dute bultzatzaileek. Lurraren Eguna ospatuko dute gaur Altsasun, eta ospakizuna aprobetxatuko dute webgunea aurkezteko. Eguerdiko hamabietatik aurrera, hainbat ekitaldi egingo dituzte.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu