HEZKUNTZA

Wertek, atzera egin, eta beka bat eskuratzeko gutxieneko nota berraztertuko duela esan du

"Ez dakit unibertsitatean 6,5eko nota ateratzen ez duen ikaslea bide onetik doan edo beste zerbait ikasi behar duen", esan zuen atzo Espainiako Hezkuntza ministroak.

2013ko ekainaren 25a
20:15
Entzun

Hautsak harrotu zituen atzo Espainiako Hezkuntza ministro Jose Ignacio Wertek eginiko adierazpenak. Wert dekretu bat prestatzen ari da beka bat eskuratzeko irizpideak aldatzeko, eta unibertsitate ikasketetan 6,5ean ezarri du beka bat lortzeko langa.

"Ez dakit unibertsitatean 6,5eko nota ateratzen ez duen ikaslea bide onetik doan edo beste zerbait ikasi behar duen", esan zuen atzo Wertek Espainiako telebista publikoan eginiko elkarrizketa batean.

Gaur, ordea, atzera egin du Wertek. Dekretuko zirriborroan ezarritako gutxieneko emaitza berraztertu egingo duela azaldu du, autonomia erkidegoetako ordezkariekin eginiko bilkuraren ostean. Ez du zehaztu, ordea, zein izango den beka bat jasotzeko gutxieneko nota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.