EHU-ko hauteskundeak

Werten erreforma arbuiatu du Goirizelaiak: "Aurrean izango gaituzte"

EHUko Klaustroaren aurrean programa aurkezteko saioan, ez du argitu abenduko saria ordainduko duen ala ez.

Maite Asensio Lozano.
2012ko azaroaren 30a
12:17
Entzun 00:00:0000:00:00

EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen baloreak defendatzeko konpromisoa hartu du Iñaki Goirizelaia errektoregaiak. Bilbon, bere programa aurkezten ari da hautagai bakarra gaur goizean Klaustroaren aurrean, datorren astearteko bozen atarian. Unibertsitate publikoaren alde jardungo duela agindu du, "areago, unibertsitatearen ekarpena gutxiesten duten balorazioak agertzen ari direnean".

Hartara, Espainiako Gobernua prestatzen ari den erreforma arbuiatu du: "Guk aurrera egitea oztopatuko duten neurri uniformatzaileen alde ezin naiz egon". Gogoratu du EHUk ez duela defizitik, eta babesa eskatu die klaustrokideei unibertsitatearen lorpenak defendatzerakoan: "Aurrean izango gaituzte".

Halere, errektoregaiak ez du argitu abenduko saria ordainduko duen ala ez, eta ordaintzekotan, noiz. Arazoa konplexua dela azaldu du, kontratu bidez instituzioarekiko harreman mota asko daudelako unibertsitatean. "Abenduko ordainsaria osorik mantenduko duen neurriaren alde egingo dugu, berme juridiko gehien eskaintzen duen prozedurarekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.