Gonbidatu garrantzitsu bat izango dute zientzia eta teknologiaren aurtengo euskal astearen inaugurazio ekitaldian, Miñaoko (Araba) Parke Teknologikoan, azaroaren 5ean: Jimmy Wales Wikipediako sortzailea. Hitzaldia emango du Interneteko entziklopediaren arduradunak.
Azaroaren 5etik 11ra arte egingo dute ekimena Euskal Herriko hainbat tokitan, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiaz ariko dira, batik bat.
Zientziaz eta teknologiaz karpak ere jarriko dituzte hiri eta herri batzuetan.
Gizartea