Xabier Agirrek dio normalizazio politikoa lortzea dela haren lehentasunetako bat

2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Xabier Agirre jeltzaleak Arabako ahaldun nagusirakokargua betetzeko hautagaitza aurkeztu zuen atzo Gasteizen. Jakinarazi zuenez, normalizazio politikoa «behin betiko lortzea» eta langabeziaren aurka borrokatzea izango diradatozen lau urteetarako lehentasunak. Azken lau urteotan , Arabako Aldundiak egindako lanari begiratu bat eman dionean, hiriburuan garatu diren egitasmo eta ekimen nagusietan izan duen parte hartzea nabarmendu du Agirrek.Baina, horrez gain, aurrera begirako erronkak ere finkatu ditu ahaldun nagusiak. Azaldu duenez, Gasteiz Europako hiriburu berdea izateko lortutako izendapenaren ostean, «lanaren eta ongizatearen hiriburu» bilakatu nahi du orain hiria. Horretarako, «onena emateko prest dagoen emakume eta gizon taldea» izango duela ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.