Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Xabier de la Maza Peña (21 urte) espetxeratzeko agindu du, Segi "erakunde terroristako kide" delakoan.
Pasa den astean atxilotu zuten De la Maza, Gorlizen (Bizkaia), bere etxetik gertu zela. Epailearen arabera, azaroaren 24tik Segi gazte erakundearen aurka egindako operazioa egin zutenetik, ihes eginda zegoen De la Maza, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak hura atzemateko agindua emana zeukan.
Hain justu, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 35 gazte atzeman zituzten azaroan, beste bat abenduaren 2an. Haietatik 32 kartzelara bidali zituen epaileak, Segi "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta. Beste laurak baldintzapean utzi zituen libre. Azaroaren 28an milaka lagunek salatu zuten gazte independentisten aurkako sarekada, Bilbon egindako manifestazioan.
politika
Xabier de la Maza espetxeratu dute, Segi "erakunde terroristako kide" izatea egotzita
Pasa den astean atxilotu zuten De la Maza, Gorlizen (Bizkaia), bere etxetik gertu zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu