Xabier Etxeberria Txapi presoa (Azpeitia, Gipuzkoa; 1975) Frantziatik bihar eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionalera, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur arratsaldean esan duenez. 2003ko urtarrilean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETAko kidea zelakoan.
Zigorra betetzear zela, Espainiako Auzitegi Nazionalak bere kontrako euroagindua eskatu zuen eta Etxeberriak, protesta gisa, joan den martxoaren 3tik 30 eguneko gose greba egin zuen Mureteko espetxean. Ondoren Paueko Auzitegiak onartu egin zuen euroagindu eskaera. Orain Seysses kartzelan dute azpeitiarra.
Bihar 12:00etarako jarri diote hitzordua, Madrilen. Orduan hartuko du epaileak hari buruzko erabakia.
euskal presoak