Presoak

Xabier Gallaga presoa Espainiako Poliziaren esku utzi du Frantziak

Frantzian zigorra bete ondoren, Fresnesko espetxetik Madrilera eraman dute gaur Xabier Gallaga euskal herritarra, eta han Espainiako Poliziaren esku laga dute. 1997an atxilotu zuten Gallaga, Bretainian, ETAko kide zela egotzita, eta 1999an epaitu zutenetik Mureten eduki dute preso.

2004ko abenduaren 13a
16:12
Entzun 00:00:0000:00:00
1982tik ETAko kide izatea leporatzen dio Espainiako Justiziak eta 1997an Espainiako Estatuik alde egin zuen arte hainbat atentatutan parte hartu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.