Zientzia eta komunikazioa

Xabier Martin BERRIAko kazetariak jaso du CAF-Elhuyar sarietako bat

Jose Maria Rivadeneyra, Naroa Aldanondo eta Aitzol Lasa dira beste sarituak. Jose Ramon Etxebarriak merezimenduzko saria jaso du.

ainara arratibel gascon
2011ko martxoaren 24a
20:11
Entzun

"Ezustean, baina oso pozik" jaso du BERRIA egunkariko Xabier Martinek zientzia kazetaritzari lotutako 2010eko CAF-Elhuyar saria. Neandertalaren genomaren deskodetzearen ondoren idatzitako artikulu batengatik eman diote —Kate bereko begiak-engatik—.

Arratsaldean banatu dituzte sariak Usurbilen. Joxerra Etxebarria EHUko irakasleak merezimenduzko saria jaso du, urteetan zientziaren euskarazko dibulgazioan egindako lanagatik. Batik bat, hezkuntza alorrean aritu da. Aitzindaria izan zen EHUko Zientzia fakultatean euskarazko eskolak ematen.

Dibulgazio artikuluen alorrean Jose Mari Rivadeneyra nabarmendu dute, doktore tesiarenean Naroa Aldanondo eta gazteenan Aitzol Lasa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.