Iñaki Uriarekin aste honetan gertatu bezala, Xabier Oleaga Egunkaria-ko auzipetuaren tortura salaketa ere artxibatu egin dute behin betiko, gaur Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) esan duenez. 2003ko otsailaren 20an atxilotu zuen Guardia Zibilak Oleaga, eta honek gero salaketa sartu zuen, guardia zibilek tortura egin zutela esanez.
Ikerketaren ardura Madrilgo 50. Epaitegiari egokitu zitzaion, eta 2006ko irailaren 19an salaketa artxibatzea erabaki zuen. Auziak aurrera segitu zuen, helegiteak medio, baina orain Madrilgo Entzutegi Probintzialeko 2. Salak erabaki du behin betiko ixtea.
TATek kasu horren eta gainontzeko denen ikerketa exijitu du, eta instrukzio epaitegien "arduragabekeria" salatu du.
Iñaki Uria Egunkaria-ko auzipetuak ere tortura salaketa egin zuen, eta aste honetan jakin da Madrilgo Instrukzioko 17. Epaitegiak hori ere behin betiko artxibatu duela.
Tortura