oarsoaldekohitza.com
Xabier Portugal Arteaga Pasaiako (Gipuzkoa) alkate izandakoa zendu da, gaixotasun baten ondorioz. Portugal oso ezaguna zen, bai bere herriaren alde egin zuen lanagatik, baita kultur arloko beste lanengatik ere.
Pasaiako alkate izan zen 1987 eta 1995 artean, HBko kide gisa. Aurretik Kultura zinegotzi ere izandakoa zen.
Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendari gisa ere jardun zuen. Komunikabideetan zinema kritikoa ere bazen, eta jazzalea. Aurtengo otsailean Pasaia 1931-1939. Zanpatuen Oroimina liburua argitaratu zuen; bertan Pasaiako gerra garaiko gertaerak biltzen zituen.
Bihar izango da hiletan, Pasai Antxon, San Fermin parrokian, 19.30ean.
Xabier Portugal Pasaiako alkate ohia hil da, gaixotasun baten ondorioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu