Atxiloketak

Xan Beiry eta Joseba Agirrebarrena ere aske utzi dituzte

Hamabi lagunetik bostek segitzen dute atxilotuta. Kale erasoekin lotuta atzeman zituen Frantziako Poliziak.

2009ko uztailaren 2a
11:40
Entzun 00:00:0000:00:00
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Xan Beiry eta Joseba Agirrebarrena ere aske utzi dituzte. Beiry Pauetik (Frantzia) Parisera eraman eta bertan askatu zuten, kontrol judizialpean.

Frantziako Poliziak hamabi lagun atzeman ditu azken egunetan Lapurdin eta Nafarroa Beherean, kale erasoekin lotuta, eta bostek atxilotuta segitzen dute: Gilen Goiti, Ekhi Erramundegi, Eneko Etxegarai, Ibai Agirrebarrena eta Jon Goiok.

Atzo Aritz Ortuno, Orkatz Arano, Harri Idoate eta Txomin Catalogne utzi zituzten libre. Astelehenean Marco Delizy geratu zen aske.

Segi gazte erakundeak uztailaren 11rako manifestazioa deitu du. Donibane Lohizunen (Lapurdi) egingo dute, arratsaldeko bostetatik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.