Euskaltzaindiak Xarles Bidegain (Baiona, 1947) euskaltzain oso izendatu du gaur. 31. domina-hutsartea beteko du. Piarres Xarriton, Jean Haritxelar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek egin dute proposamena, eta Euskaltzaindiak balekoa eman du Urkiolan (Bizkaia) egindako osoko batzarrean.
Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea betetzeko hautagaiak aurkezteko aukera izan dute euskaltzainek. Azaroaren 30ean izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu Peillen eta, ondorioz, 2008ko abenduaren 19an Pasaian (Gipuzkoa) egindako batzarrean, 31. domina-hutsartea aldarrikatu zuen erakundeak.
Letretan doktorea da Bidegain; euskal literatura eta euskal mintzairaren katedraduna, Paueko (Frantzia) eta Aturrialdeko Unibertsitatean. Euskaltzaindiaren Atlasgintza lantaldeko arduraduna da, Gotzon Aurrekoetxearekin batera, eta Hiztegi Batuko lantaldeko kidea. Lau liburu argitaratu ditu; azkena, 2002an, Izendegia.
2006an ere proposatu zuten euskaltzain oso izateko -Haritxelar, Xarriton eta Emile Larrek-, Andoni Sagarnarekin batera -hau Mikel Zalbide, Bernardo Atxaga eta Adolfo Arejitak-. Euskaltzaindiak Sagarnaren alde egin zuen.
Euskara
Xarles Bidegain euskaltzain oso izendatu dute
Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea beteko du. Euskaltzaindiak gaur Urkiolan egin duen osoko batzarrean hartu du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu