"Asteburuetan ez duela inor errezibitzen" erantzun die Baionako Espainiako kontsulak Xarlo Etxezaharreta aska dezaten eskatzera joan direnhautetsiei. Nolanahi ere, beren aldarrikapen jasotzen zuen idatzi bat utzi ahal izan dute eskaerak jasotzek kontsuletxeko kutxan, eta astelehenean erantzun bat ukanen dutela agindu die kontsulak.
Xarlo Etxezaharreta Kale Gorria aldizkariko zuzendari lapurtarra, halaber, Udalbiltzako kide zena, joan den igandean atxilotu zuen Espainiako Poliziak Abadiñon (Bizkaia) Internazionalista Egunean parte hartu ondoren. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz atxilotu zuten Etxezaharreta, eta Madrilen epaile horren aurrean deklaratu ostean, espetxeratzeko agindu zuen Garzonek.
Hain zuzen ere, Udalbiltzaren eta ETAren arteko lotura egitea leporatzen dio Auzitegi Nazionaleko epaileak. Etxezaharretak ukatu egin zituen deklarazioan akusazio horiek guztiak, eta epaile horrek berak Udalbiltzaren jardunak eteteko agindu zuenetik, ez duela erakunde horrekin harremanik izan esan zuen.
Udalbiltzaren aurkako operazioa