ingurumena

Xibarta balea bat, kostaldetik gertu

Egunotan, Kantauri itsasoko hainbat tokitan ikusi dute balea. 

Maria Txibite eta Miquel Iceta, atzo, Madrilen egin zuten bileraren ondoren. FERNANDO VILLAR / EFE
2014ko azaroaren 4a
08:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Mutrikun, Hondarribian eta Hendaian ikusi dute balea, besteak beste. Berez, xibarta ez da inguruotan ikusten den balea mota bat. Xibarta edo konkorduna (Megaptera novaeangliae) ostiralean ikuskatu zuten Hendaian, larunbatean Hondarribian eta igandean Mutrikun.

[Vimeo]http://vimeo.com/110715626[/Vimeo]

Oraingoz, jendeak ez daki toki batean zein bestean ikusitako animalia berbera den ala ez. Azkenekoz, 2012an ikusi zen espezie horretako zetazeo bat, Bilbo inguruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.