azpiegiturak

Zabalgarbiko bigarren lerroaren proiektua bertan behera uzteko asmoa agertu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

Cimas enpresak egindako txostena gaur aurkeztu dute. Horren arabera, ez dago horretarako nahikoa zabor. 2007an 696.091 tona hiri hondakin jaso zituzten, eta iaz 588.807 tona.

2012ko otsailaren 16a
14:46
Entzun

Zabalgarbi errauste plantaren (Alonsotegi, Bizkaia) bigarren lerroaren proiektua bertan behera uzteko asmoa azaldu dute gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusietan, horretarako nahikoa zabor ez dagoelako. 2007tik geroz eta zabor gutxiago sortzen dela jaso du Cimas enpresak txosten batean, eta gaur aurkeztu du Batzar Nagusietan.

2007ra arte gora egin zuen zaborren sorrerak, eta urte horretan 696.091 tona hiri hondakin jaso zituzten. 2011n, berriz, 588.807 tona jaso ziren. Jaitsiera hori krisi ekonomikoak eta kontsumoaren beheratzeak azaltzen dutela dio txostenak, baita erakundeek aurrera daramatzaten prebentzio politikek ere.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.