Gonzalo Saenz de Samaniego Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapenerako foru diputatua, Jose Angel Gaztañaga Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko lehendakaria eta Miguel Zapirain Taldea-ko lehendakaria izan dira besteak beste, Kortarekin batera sagardo berriaren eguneko ospakizunetan.
Bixente Arrizabalaga Astigarragako alkateak adierazi duenez, gaurkoa txotx garaiaren hasiera eguna besterik ez da. Txotxaren tradizioaren inguruan aritu da: "Kupela bakoitzeko sagardoa dastatu ostean bakoitzaren gustokoena aukeratzean datzan ohitura da".
Bestalde alkateak proiektu berri baten berri eman du gaurko ekitaldian. Hain zuzen Sagardo Etxea egiteko asmoa agertu du. Alkatearen hitzetan, "sagardoa eta sagarra Astigarragako ekonomiaren zati garrantzitsua dira". Hori dela eta Eusko Jaurlaritzarekin batera Sagardo Etxearen proeiktua aurten abiatzeko asmoa dutela azaldu du. Adierazi duenez, kultur etxe berria egitekotan dira Astigarragan eta, beraz, Sagardo Etxea egungo kultur etxean jarri ahal izango da. "Ez dugu nahi Sagardo Etxea museo soil bat izaterik, bizia eman nahi diogu. Erakusketa iraunkor zein behin behinekoekin eta sagarrak ikertzeko zentro gisa".
Sagardo berriaren eguna 2006
Zabalik dago aurtengo txotx garaia
Sagardo Berriaren Eguna ospatu dute gaur Astigarragako Petritegi sagardotegian. Jose Luis Korta Castro traineruko entrenatzaileak ireki du txotx garaia. Sagardun patziergoak antolatu du hirugarren aldiz Sagardo Berriaren Eguna. Patzuergoak Astigarragako Udala, herriko kultur elkarteak eta Astigarraga inguruko sagardogileak biltzen ditu. Adituen hitzetan uzta bikaina eta fina izan da 2005ekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu