Zahar etxeetako soldatak hobetzeko, 11 milioi euro jarri nahi ditu Gipuzkoak
DONOSTIA. Gipuzkoako Diputazioak kezka agertu du zahar etxeetako akordio kolektiboaren negoziazioa blokeaturik dagoela eta. ELAk hiru eguneko grebara deitu du maiatzerako, eta LABek ere bat egin du. Langileen soldatak hobetzeko, aldundia prest da 11 milioi euro ipintzeko, baina patronalen zain segitzen du. Eskaintza onartzeko eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu