Askatasunak Zaine Rekondoren askatasunaren berria pozez hartu duen arren, gogor salatu ditu polizia “operazio berean egin ziren atxiloketak, atxilotuek inkomunikazio garaian jasandako tratu txarrak eta beste atxilotuak oraindik atxiloturik jarraitzea.
Martxoko polizia operazioan Gorka Diez de Ulzurrun eta Mikel Ziaurriz antsoaindarrak eta Eder Aritz Zizurko gaztea ere atxilotu zituzten. Lau atxilotuen familiek guardia zibilek torturatu egin zituztela salatu zuten. Inkomunikatuta eduki zituzten bost egunetan “mehatxuak, kolpeak eta poltsa” egin zizkietela eta “leher eginda bukatzeraino” ariketa fisikoak egitera behartu zituztela azaldu
euskal presoak