Euskal herria

Zaintza partekatuaren legea garatzeko ekimenak hasiko ditu Kidetzak

Euskadiko Guraso Bananduen Federazioak oinarrizko testu bat banatu du instituzio zein alderdien artean, proposamena legegintzaldi honetan onar dezaten.

Jon Rejado.
2011ko martxoaren 8a
16:25
Entzun

Gurasoak banandu edo dibortziatu egiten diren kasuetan seme-alaben zaintza partekatua lehenetsiko duen legea garatzeko ekimenak hasiko ditu aste honetan Kidetzak, Euskadiko Guraso Bananduen Federazioak. Oinarrizko testu bat idatzi du, eta aste honetan Eusko Jaurlaritzari zein Eusko Legebiltzarreko taldeei emango die zaintza partekatuko legea bultza dezaten. Horrez gain, herri ekimen legegilea hasteko asmoa ere agertu du Kidetzak.

Aste honetan banatuko den testuak lau oinarri dituela nabarmendu du kidetzak: gurasoen erantzukidetasuna, adingabeak zaintza partekaturako duen eskubidea, adingabeak bi gurasoekin harremanak berdintasunean izateko duen eskubidea eta emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioa. Legea aurrera eramateko "bide guztietan" lanean ari dela azaldu du Justo Saenz Kidetzako presidenteak, eta legea legegintzaldi honetan onartzea nahi dutela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.