Zaldibarren gertatutakoa, Google Earth-en

BERRIAk Google Earth-en kokatu ditu hilabete honetan Zaldibarko zabortegian gertatutakoak.

2020ko martxoaren 5a
13:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Hilabete joan da, eta gauza asko gertatu dira. Horiek guztiak ulertzeko eta laburbiltzeko, BERRIAk Google Earth-en kokatu du Zaldibarko zabortegian gertatu denaren bilana (egin klik ikusteko). Sakelako telefonoetan Google Earth aplikazioa eduki behar da proiketua ikusteko. Hori ez edukiz gero edo nabigatzaileagatik proiektua ikusteko aukera ez izanez gero, hor dagoen informazioa BERRIAk gaur argitaratu duen artikulu honetan irakur daiteke.

Sei atal ditu proiektuak: Zaldibarko zabortegia, desagertuak, suteak piztu ziren lekuak, lixibiatuak, AP-8 eta N-634 errepideak,amildutako zakarrak eta ziegak. Horietako bakoitzean klik eginez edo ezkerrean behean dagoen aurkibideko geziekin nabigatu daiteke Verter Recyclingen zabortegiaren inguruetan. Atal horietako bakoitzean, Mikel P. Ansa BERRIAko kazetariak bildutako informazioa dago irakurgai, eta, horrekin batera, atal horri dagozkion argazkiak ikus daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.