Bilboko Auzitegiak bederatzi urteko kargugabetze zigorra jarri dio Sorkunde Aiarza Begoña (EAJ) Zamudioko alkateari, prebarikazio delitua leporatuta. Epaiaren arabera, bizilagun baten eraikuntza lanak eteteko dekretua sinatu zuen alkateak, handik egun batzuetara Udalak, alkatearen aginduz, lan horiek suntsitu egin zituen, eta epaileak dio Aizarzak bazekiela bere erabaki horiek ez zirela legezkoak.
Bizilagun hark 2006ko urriaren 3an eskatu zuen bere baserrian lanak egiteko baimena udaletxean. Udalak ez zion deus esan, eta hark lanekin hastea erabaki zuen, Udala kontra ez azaltzeak lizentzia eman ziola esan nahi zuelakoan.
Epaiak dio alkateak bizilagunari bi mila euroko kalteordaina eman beharko diola eta epaiketako kostuak bere gain hartu beharko dituela. Bizilaguna izan da epaiketako akusazio partikularra.
Aiarzak Bizkaiko Auzitegian helegitea sartzeko aukera du.
poliTIKA
Zamudioko alkatea 9 urtez kargugabetu dute, prebarikazioa egotzita
EAJkoa da alkatea: Sorkunde Aiarza Begoña. Bilboko Auzitegiko epaiaren arabera, eraikuntza lan batzuk hastea ahalbidetu zuen baina gero haiek eraisteko agindu zuen, jakinda azken erabaki hori ez zela legezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu