Zamudioko alkatea bederatzi urtez kargugabetu dute, prebarikazioa leporatuta

Erredakzioa
Bilbo
2010eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Bilboko Zigor Epaitegiak bederatzi urteko kargugabetze zigorra ezarri dio Sorkunde Aiarza Begoña Zamudioko (Bizkaia) alkate jeltzaleari, prebarikatu izana egotzita. Horrez gain, kaltetuari 2.000 euroko kalteordaina emateko eta auziak eragindako kostuak ordaintzeko ere agindu dio.

Epaiak azaldu duenez, 2009ko urrian Zamudioko bizilagun batek baserrian lanak egiteko baimena eskatu zuen udaletxean. Udalak ez zion erantzunik eman, eta, beraz, lizentzia bazuela ulertuta, lanak hasi zituen. EAJko alkateak lanak eteteko dekretua sinatu zuen orduan, eta, egun gutxira, udalak lan horiek suntsitu zituen alkatearen aginduz.

Epaileen arabera, erabaki hori ez zen legezkoa, eta Aiarzak bazekien hori. Alkateak erabakia helegiteko aukera du orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.