Zapatero: «Lau hilabetean ezin dira 40 urte ahaztu»

Gernikako Akordioaren sinatzaileen ordezkariak, atzo, gaur egungo egoera politikoaz Bilbon eman zuten prentsaurrekoan. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ezker abertzaleari eta ETAri zuzendu zitzaien igandean Durangon (Bizkaia), PSOEren Arrosaren Jaian. Urratsak eskatu zizkien biei. Ezker abertzaleari indarkeriatik aldentzeko «urrats gehiago» eskatu zizkion, eta ETAri, berriz, indarkeria behin betiko uzteko pausoa. Zapateroren esanetan, ezker abertzaleak urrats gehiago egin behar ditu, «lau hilabetean ezin delako 40 urtean gertatutakoa ahaztu». Pauso «tinkoak eta ausartak» galdegin zizkion ezker abertzaleari. ETAri, berriz, ohartarazi zion«atsedenik gabe, ito arte» estutzen jarraituko dutela. «Hobe luke atzera egingo balu,indarkeriari behin betiko uko eginez».

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA