Politika

Zapaterok neurriak hartuko ditu, "ETAko kideek goresteko gunerik izan ez dezaten"

Espainiako presidenteak Estatuko Abokatuari agindua eman dio Auzitegi Nazionalaren erabakia aztertzeko, honek etakideei lehen eskainitako kaleen izenei eustea delitua ez dela esan duela-eta. PP Zigor Kodea aldatzearen aldekoa da.

2008ko uztailaren 10a
14:27
Entzun
Atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak etakideei lehen eskainitako kaleen izenei eustea delitua ez dela esan zuela-eta, gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du neurri juridikoak hartuko dituztela erabaki horren aurka egiteko, "ETAko kideek goresteko gunerik izan ez dezaten".

Estatuko Abokatuari eman diote egoera aztertzeko agindua, "terrorismoaren biktimekiko errespetua eraginkorra izan dadin".

Mariano Raxoi PPko presidenteak, berriz, jakinarazi du Espainiako Zigor Kodean aldaketak egin ahal izateko azterketa egingo dutela. Kaleei edo plazei etakideen izenak eskaintzeak edo horiei eusteak "zigortzeko modukoa" izan behar duela iritzi dio Raxoik. "Legea aldatu behar bada, aldatu egiten da. PSOErekin akordioa lortuko dugula espero dugu", esan du Javier Arenas PPko idazkariordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.