Zarautzen bigarren trenbidearen kontra egin dute
ZARAUTZ. Manifestazioa egin zuten atzo Zarauzko (Gipuzkoa) Mitxelena kaleko herritarrek, Trenbide bikoitza stop lelopean. Bizilagunen izenean Itziar Aldabaldetrekuk Zarauzko Hitza-ri esan zion inork ez ziela ohartarazi auzoan egiten ari zirenaz: «Lanak hasi zituztenean, uste genuen hobekuntza batzuk egiteko asmoa zutela, eta gerora konturatu gara lehengo trenbidearen eta etxebizitzen artean bigarren trenbide bat eraikitzen ari direla». Ez daude ados, eta sinadurak biltzen ari dira, lanak gelditzea eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu