Emakumeen kontrako indarkeria
Zarautzen gizonezko bat atxilotu dute haurdun dagoen bere emaztea jo duelakoan
Zumaian bizi den 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Zarautzen, bere emaztea jo zuelakoan. Emaztea haurdun dago, eta Donostiako erietxera eraman zuten, sabelean hematomekin. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo anbulatoriotik abisua hartu zuten, haurdun zegoen emakume bat han zegoela esanez. Ertzaintza bertaratu zenean, gizonezkoa anbulategi inguruan zebilen, eta atxilotu egin zuten.
Atxilotua Azpeitiko epaitegaren esku utzi dute gaur.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu