istripua

Zauritutako mendizale bat helikopteroz jaitsi dute Anbototik

Ebaki handia zuen izter batean eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

2010eko ekainaren 26a
13:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzako helikoptero batek mendizale bat jaitsi behar izan du gaur goizean Anboto menditik, min hartuta zegoelako eta zegoen lekuan egonda lurrez jaistea ezinezkoa zelako.

Goizeko bederatziak inguruan Gurutze Gorriko mendi salbamenduko talde batek Ertzaintzari jakinarazi dio mendizale bat zaurituta zegoela Zabalaundiko lepoaren eta Anbotoko tontorraren artean; izterrean ebaki sakona zuela eta lehenbailehen artatu behar zela ohartarazi dute. Lurrez jaistea ezinezkoa zela iritzita, helikopteroa bidali du Ertzaintzak eta ibilgailu horretan eraman dute zauriuta Galdakaoko ospitalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.