Zazpi gradu bikoitz izango ditu EHUk, lau gehiago sortuta

2018ko azaroaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gradu bikoitzen eskaintza nabarmen handituko du EHUk datorren ikasturtean: beste lau sortuko ditu, eta zazpi izango dira denera. Arabako campusean jarriko dituzte hiru: Ingeniaritza Mekanikoa, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzarekin; Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Informazio Sistemen Ingeniaritza Informatikoarekin; eta Farmazia, Nutrizioarekin. Bizkaiko campusean jarriko dute beste bat: Negozioen Kudeaketa, Lan Harremanekin. Gradu bikoitzek eskari handia dutela nabarmendu du unibertsitate publikoak.

Bestalde, urrezko bi domina ematea erabaki du EHUk: bat, Euskaltzaindiari; bestea, Eusko Ikaskuntzari. Bi erakundeek unibertsitatearekin izandako harremana goraipatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.