Zearreta absolbitu egin du Auzitegi Nazionalak
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Igor Zearreta zornotzarra. Soraluzeko (Gipuzkoa) banketxe batera molotov koktel bat jaurtitzea leporatuta epaitu zuten Zearreta, baina epaileen arabera, ez da frogatu bera izan zela. 2010eko urrian atxilotu zuten, eta lau hilabetetik gora kartzelatuta egon zen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu