Zelaa aztertzen ari da eskolan eskuko telefonoa debekatzea

Frantziako Gobernuaren erabakia ikusita, Espainiako ministroa gaia aztertzen hasiko da zenbait aditurekin

Gaztetxo batzuk, parke batean, sakelako telefonoarekin. SEBASTIEN NOGIER / EFE.
2018ko irailaren 8a
00:00
Entzun
MADRIL. Berritasun bat izan dute aurten Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastetxeetan: 15 urte baino gutxiagoko ikasleek debekatua dute sakelako telefonoa erabiltzea. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hauteskunde kanpainan iragarri zuen neurri hori. Espainiako Gobernua aztertzen ari da bide beretik jotzea, Isabel Zelaa Hezkuntza ministroak aurreratu duenez. Parisek hainbat argudio eman ditu debekua ezartzeko: jazarpena telefono bidez egiten dela gero eta gehiago, eta osasun aldetik ere kaltegarria dela telefonoa hainbeste erabiltzea; Zelaak «teknologiarekiko adikzioarekin» lotu du gaia. Aitortu du, nolanahi ere ere, sakelako telefonoak «lagungarri» ere izan litezkeela batzuetan. «Bi aldeetako iritziak ikusi ditugu, eta zenbait aditurekin aztertuko dugu».

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Cristina Uriartek, adierazi du gaur-gaurkoz ez dutela araurik eman sakelako telefonoaren erabilerari buruz. Ikastetxe batzuetan, bai, ezarriak dituzte telefonoa erabiltzeko mugak barne arauetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.