hezkuntza

Zelaa ez da domekan Ibilaldira joango, PSE-EEren eguna delako

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren arabera, Bizkaiko ikastolen aldeko festa "oso ekimen garrantzitsua" da, eta Hizkuntz Politikarako Saileko ordezkariak bidaliko ditu.

2009ko maiatzaren 28a
18:02
Entzun
Isabel Zelaa (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Bizkaiko Ikastolen Elkarteko ordezkariei gaur jakinarazi die igandean ez dela Galdakaon (Bizkaia) Ibilaldian izango, PSE-EEren egunera joango delako. Larrosaren Jaia ospatuko dute sozialistek domekan.

Hain zuzen, Zelaak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteko ordezkariek bilera egin dute gaur, eta sailburuak esan die Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Saileko kideak joango direla Galdakaora. Izan ere, Zelaaren ustez, Ibilaldia "oso ekimen garrantzitsua" da.

Hezkuntza publikoa "oinarrizkoa" dela iritzi dio sailburuak, baina "beste eragile batzuk" ere badaudela azpimarratu du; "ikastolak eta zentro pribatuak, adibidez". Hezkuntza sistema hobetzeko asmoz hausnarketan parte hartzera gonbidatu ditu Bizkaiko ikastolak.

Horiek Euskal Herriarekin daukaten "konpromiso argia" nabarmendu du Manu Aurrekoetxea Bizkaiko Ikastolen Elkarteko zuzendariak. "Guztien artean ahaleginak batu behar ditugu, hezkuntza sistema hobetzeko bidean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.