Zenbait zahar etxetan bost egoiliar hil dira azken egunetan

Lau Bizkaian hil dira, eta beste bat Gipuzkoan.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. MARISOL RAMIREZ/FOKU
2020ko abuztuaren 24a
13:43
Entzun

Birusa gogor sartu da Bizkaiko zahar etxeetan, eta asteburuan datu beltzak utzi ditu: larunbataz geroztik, lau egoiliar zendu dira gaitzaren eraginez. Aldi berean, areagotu egin dira positiboak egoiliarren eta langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 93 egoiliar daude kutsaturik Bizkaiko zahar etxeetan oraintxe; horietatik hamar ospitalean daude. Langileen artean ere badira kasuak: 69k positibo eman dute COVID-19aren proban, eta beste 78 bakarturik daude, prebentzio moduan.

Lau dira, beraz, kutsatzeak dituzten zahar etxeak: Bilboko, Barakaldoko, Zamudioko eta Barrikako zentroetan daude kasuak. Koronabirusa duten egoiliarrak artatzeko, Birjinetxe zentro soziosanitarioa egokitu du Foru Aldundiak, eta, orain, 80 pertsona daude bertan. Gehienak zahar etxeetako egoiliarrak dira (59), baina badira beste 21 lagun kaltebera ere.

Bizkaia ez da, ordea, egoiliarren artean hildakoak izan dituen herrialde bakarra. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, azken orduetan Donostiako zahar etxe bateko egoiliar bat zendu da. Azken asteetan, zentro bereko bederatzi egoiliar kutsatu dira, eta horietatik bi hil egin dira. Gainerako zentroetan kasurik ez dagoela jakinarazi du Diputazioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.