Zentral termikoak ixteko egutegi bat eskatu diote ekologistek Zapaterori

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko uztailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ekologistak Martxan-ek, Ecologistas en Accionek, Greenpeacek eta GCTk pozik hartu dute Espainiako Auzitegi Nazionalak Garoña zentral nuklearra (Burgos, Espainia) 2013ko uztailean ixteko agindu izana. Erabakia kontuan hartuta, gainerako zentralaK ixteko egutegi bat egiteko eskatu diote Espainiako Gobernuari. «Nahikoa litzateke zentralen jarduera baimena ez luzatzea». Eguzkiren arabera, epaia ona da. Baina gogorarazi du behin betiko erabakia hurrengo legegintzaldian Espainiako Gobernuan egongo den alderdiak hartuko duela. «Garoña ixteko agindua bertan behera uzteko aukera dago, eta Raxoik beti esan du berak agintzen badu zentral nuklearrek martxan jarraituko dutela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.