Zer da mendiko gaitza?

2015eko urtarrilaren 4a
20:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Fernando Osaren gorpuari autopsia egin dioten auzitegi medikuek ondorioztatu dute ziurrenik mendiko gaitzak eragindako biriketako edema baten ondorioz hil zela euskal mendizalea.

Buruko mina, arnasestua, goragalea, itolarria, mugimenduak koordinatzeko zailtasunak, digestio arazoak... garaiera batetik gora mendizale askok sentitutakoa da, mendiko gaitzaren ondorioak. Gorputzak garaieraren ondorioz jasotzen duen oxigeno eskasera egokitzeko eta moldatzeko zailtasunak dituenean agertu ohi da mendiko gaitza.

2.500 metrotik gorako garaieran has daiteke gaitza antzematen, eta handik gora egin ahala handiagoa da oxigeno gabezia. 5.000 metrotan, adibidez, itsas mailako oxigeno kopuruaren erdia dago, eta %30era jaisten da O2 kopurua 8.000 metrotik gorako garaieran. Buruko nahiz biriketako edemak dira arazo larrienak, eta garaiera gaitza izaten da arazo horien lehenengo urratsa. Egoera horretan ahalik eta azkarren jeisten hastea ezinbestekoa du mendizaleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.