ZER DAUKATE?

2014ko ekainaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kafeina. Gai pizgarri bat da, nerbio sistemari eragiten diona. Logalea kentzen du. Gehiegizko kontsumoak eragin kaltegarriak ditu: lorik egin ezina, urduritasuna, sabeleko arazoak... Bereziki eragiten die umeei eta gaztetxoei.

Azukrea. Energi iturria da, baina gehiegizko kontsumoak arazo handiak eragiten ditu. Azukrea mugatzeko eskatzen ari dira gero eta ikertzaile gehiago, osasunean eragin txarra duelakoan.

Taurina. Aminoazidoa da, gorputzean era naturalean sortzen dena. Edari energetikoetan ere egon ohi da, laborategian eratuta; kafeinaren eragina areagotzen du.

Guarana. Amazoniako landare bat erabiltzen dute edari energetiko batzuetan. A, B eta E bitaminak ditu, eta kafeina ere bai. Energia ematen du, eta argaltzen laguntzen.

Glukuronolaktona. Gorputzak era naturalean sortzen du, glukosatik. Kalterik egiten ez duen metabolito bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.