Hauteskundeen ondorena

Zerainen zinegotzia izango du PPk, boto bakar batekin

EAEko Juztizia Auzitegi Gorenak huts informatiko bat izan zela aitortu arren, Zeraingo Herri Kandidaturaren helegitea atzera bota eta Rafael Benari eman dio ordezkaritza.

2011ko ekainaren 21a
16:09
Entzun

PP alderdiak boto bakar batekin ordezkaritza izango du Zeraingo Udalean (Gipuzkoa). EAEko Justizia Auzitegi Gorenak ez du aintzat hartu Zeraingo Herri Kandidaturak (ZHK) aurkeztutako helegitea, eta akats informatikoa izan zela aitortu arren, PPri eman dio Zeraingo Udalean dauden bost ordezkaritzetatik bat. PPko zinegotziak berak uko egin zion ordezkaritza hartzeari, akatsa izan zela ikusita.

Xabier Dorronsoro ZHKko ordezkariak azaldu zuenez, Jose Mari Telleria kandidaturako hautagaiak 93 boto jaso zituen maiatzaren 22ko hauteskundeetan. Huts informatiko bat dela eta, emaitzak hauteskunde batzordera bidaltzerakoan botorik ez zuela jaso agertu zen Hauteskunde Batzordearen ordenagailuan. Hauteskunde batzordean ez zituzten botoak jasotzen dituzten gutunak zabaldu eta balekotzat eman zituzten ordenagailuko emaitzak.

Akatsa izan zela aitortu du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak, baina ZHK inor ez zela bertan izan aurpegiratu dio. Dorronsorok argudiatu du emaitzetan aldea horrenbestekoa izanik ez zutela beharrekotzat jo. Gainera, hutsegitearen berri maiatzaren 27an izan zutela azaldu du.

Uztailaren 2an osatuko da Zeraingo udalbatza. Rafael Bena PPko hautagaia zinegotzi izango da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.