Zerbitzu soziosanitarioak batu nahi dituelako, Bengoa kritikatu dute diputazioek

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Eskumenei eraso egin dielakoan, kontuak eskatu dizkiote Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Rafael Bengoari, zerbitzu soziosanitarioak Jaurlaritzaren menpe jartzearen alde egin duelako. Asteburuan egunkari batean egindako elkarrizketa batean, Bengoak adierazi zuen «zentralizatu» egin behar dela zerbitzu hori; haren arabera, zatikatze handia dago, eta diru asko xahutzen da.Ez dute begi onez hartu diputazioek. «Desleial» jokatu du sailburuak, haientzat: «Oraintsu eginiko bileran ez zuen adierazitakoaren antzeko ezer proposatu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.