Osasun publikoa

Zerbitzuak ixtea. Zimurtu gabeko oheak: hutsak

Itxitako ohe eta solairuen gainean abisua ematen dute zenbaitetan sindikatuek; hainbat alditan jazotzen dira halakoak.

IÑIGO URIZ / ARP.
arantxa iraola
2016ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez oporretan bakarrik. Bestelako sasoietan ere izaten dira ohe eta plantak ixteko erabakiak, eta askotan gertatzen da pertsonalean dauden arazoengatik. Eta irudi lotsagarriak ikusi dira: oheak korridoreetan». Osaldeko presidente Juan Luis Uriak berretsi egin du sindikatuetatik hainbatetan egiten den kritika: ohe eta plantak itxi egiten dituztela osasun zerbitzuek, bai Osakidetzak, eta bai Osasunbideak. LABeko ordezkari Edurne Agirreren arabera, oporretan izaten dira horrelakoak ohiko, batez ere. «Zenbait garaitan, opor sasoietan-eta, oheak ixten dituzte dirua aurrezteko neurri gisara», azaldu du. Aldiz, zenbait sendagileri arratsaldetan ebakuntzak egiteagatik pagatzen zaien aparteko diruarekin sasoi horietan instalazioak ez ixteko adina diru balegokeela nabarmendu du ELAko kide Pello Igeregik, eta, hartara, sasoi horietan ere jardun betean jarraituko ahal izango lukeela osasun sistemak. «Arazo estruktural bat daukagu: ohe falta. Opor sasoian, berriz, langileak ez ordezkatzeko oheak ixtea erabakitzen da. Azken Gabonetan, 701 ohe itxi zituzten». Eta pazienteak, zain. Administrazioak, aldiz, kontrara jokatzea «diru publikoa xahutzea» dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.