Zerga neurrien aurkako osoko zuzenketak atzera bota dira

Aurrekontu proiektua ez bezala, zerga neurrien aurkako osoko zuzenketak atzera bota dituzte. Gobernuak proposatutako zerga neurriei osoko zuzenketa jarri diete Geroa Baik, Ezkerrak, Bilduk eta Nafarroa Baik, eta UPNren eta PPren 23 botoak nahikoak izan dira. PSN abstenitu egin da. Nahiz eta ez den bozketa erabakigarria, hurrengo astean parlamentuan batzorde berezi bat osatuko delako alderdi bakoitzaren proposamenak aztertzeko, PSNren jarrera ere esanguratsua izan liteke. Nahiago izan du abstenitu, jarrera argi bat azaldu baino. Proposamena defendatzerakoan, Lourdes Goikoetxea Ekonomia kontseilariak argi utzi du bere jarrera: «Enplegua sortzen duten inbertsio produktiboak sustatu». Nafarroa Baik adierazi du zerga sisteman «aldaketa sakonak» egin behar direla. Zerga presioa gaizki banatzen dela deritzo. Maiorga Ramirezen ustez, proposamena «berandu» dator, parlamentuan lantalde bat osatu delako. Ezkerrako Jose Miguel Nuinen arabera, berriz, gobernuaren proposamena «oso mugatua» da, eta «anbizio eskasa» du. Mezu bera errepikatu du PSNk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu