Zergak biltzeko sisteman «erabateko erreforma» egiteko konpromiso osoa hartu du Bilduk. Koalizioarentzat, «premiazkoa» da zerga sistema progresiboa ezartzea, gehiago duenak gehiago ordain dezan. «Gure zerga bilketarako sistema zuzenagoa eta eraginkorragoa izango da», adierazi zuen atzo Ander Rodriguezek, Gipuzkoako zerrendakideak. Zerga sistema progresiboagoa ezarrita lortutako dirua gizarte politiketan inbertituko dutela azaldu zuen Rodriguezek: «Bilduren lehentasunetako bat da Gipuzkoako pertsona guztiek bizitza osoan beharko dituzten gizarte zerbitzu guztiak eskura izatea, beti sare publikoaren barruan».
Ildo beretik mintzatu zen Oskar Matute Bilduko eleduna Barakaldon (Bizkaia) egindako ekitaldian. Matuteren ustez, «lotsagarria» da PSE, PP eta EAJk ogasunaren gaineko zerga kendu izana, eta zerga sistema justuagoa ezartzea premiazkotzat jo zuen. Besteren artean,etekin handiak dituzten enpresei sozietate zerga handitzea eta ogasunaren gaineko zerga berreskuratzea proposatu zuen Bilduko eledunak.
Zerga sistema progresiboa ezartzea proposatu du Bilduk

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu