Zestoan PMMA droga atzeman du Ertzaintzak, eta erne jokatzeko eskatu du

Superman pertsonaiaren S ikurra izan ohi dute PMMA pastillek. BERRIA.
2015eko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZESTOA. Hirugarren aldiz aurkitu du Ertzaintzak PMMA droga. Zestoan (Gipuzkoa) izan da oraingoan: sei pastilla atzeman dizkiote gizon bati. Poliziak ohartarazi du oso droga arriskutsua dela, eta heriotza ere eragin dezakeela —Lezon (Gipuzkoa) gizon bat hilda aurkitu zuten etxe batean, eta ikertzen ari dira horrelako pastillak hartuta hil ote zen—. Askotan, estasia balira bezala saltzen dituzte, baina gogorragoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.