Politika

Ziarreta: "EA bakarrik ez aurkezteko arrazoirik ez dago"

EAko presidenteak ez du uste iaz hauteskundeetarako hartu zuten irizpidea aldatzeko beharrik dutenik.

2008ko urriaren 15a
10:33
Entzun
"EA bakarrik ez aurkezteko arrazoi desberdinik ez dago". Hala esan du gaur ETB2n egindako elkarrizketan Unai Ziarreta EAko presidenteak EAEko hauteskundeetan EAJrekin koalizioa osatuko duten galdetu diotenean. Iazko udal eta foru hauteskundeen aurretik EAk koalizioaz batzar berezia egin eta bakarrik aurkeztea erabaki zuen, eta aurten ere hala aurkeztu da Espainiako bozetan. Irizpide hori aldatzeko beharrik ez du ikusten Ziarretak, gaur berretsi duenez.

2009ko martxoan izango dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteskundeak, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarria duenez -ez du esan justu noiz izango diren-. 2005ean EAJrekin batera aurkeztu zen EA, eta harrezkero bere alderdiko zazpi parlamentari daude Eusko Legebiltzarrean.

"Gure programekin eta egitasmoekin aurkezteko gaude politikan", esan du EAko presidenteak gaur. "Funtsezkoena, Eusko Legebiltzarrean EA presentzia handiarekin egotea da, gurea baita normalizazio politikoak, autogobernuak eta autodeterminazio eskubideak aurrera egin dezaten arduratu den alderdi bakarra".

Duela aste batzuk "mugimendu subiranista erraldoia" behar dela aldarrikatu zuen Ziarretak berak, eta EAEko hauteskundeen aurretik Batasunarekin eta Aralarrekin ere bilduko direla jakinarazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.