Zigor kodea eta espetxeetako administrazioa Frantzian

2013ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Gobernuak aste honetan bertan ekin dio ikasturte politikoari. Herenegun egin zuen François Hollande buru duen gobernuak bere lehen Ministro Kontseilua, eta berriki Marseillan izandako liskarrak izan zituzten hizpide. Gutxienez, 15 hildako izan dira azken egunotan liskar horietan, eta hiri horretan segurtasuna gehitzeko neurriak eta enplegua sustatuko dutenak iragartzea izan zen Frantziako Ministroen Kontseiluak ikasturte berrirako hartutako lehen neurria.

Gainontzean eta ikasturte horri Euskal Herritik begiratuta, martxoko udal hauteskundeez gain, badira zaindu beharreko berritze eta proposamenak. Badirelako Zigor Kodean aldaketak egiteko proposamenak eta badirelako espetxeen legean aldaketak proposatzen dituztenak ere. Azken horren barruan, esaterako, zigorrarren bi herenak beteta dituzten presoak aske uztea, delitu berbera egiteagatik ezarritako zigorra leuntzea, edo espetxe zigorra ezarri ordez beste zigor mota batzuk aztertzea dira, bestek beste, espetxeen erreforma legean sartzeko proposatu diren aldaketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.