Buruko gaixoen elkarteek PPk idatzitako Zigor Kodean hainbat artikulu jo dituzte, bereziki, eskubideen kontrakotzat. Hona horietako zenbait hautatuta:
95. artikulua
Hala dio puntuetako batek: «Ezarriko den segurtasun neurria egindako delituaren larritasunaren araberakoa izango da, bai eta etorkizunean egin ditzakeen horien eta pertsonaren arriskugarritasunaren araberakoa ere».
98. artikulua
Hala dio puntuetako batek: «Epe bat igarota, neurria bertan behera uzteko baldintza egokiak ez badira, eta itxialdia ezinbestekoa bada, buruko gaixoak delitu gehiagorik egin ez dezan, epaileak edo epaimahaiak, fiskalaren eskariz, eta Tratamendu Batzordearen proposamen batekin, neurria bost urteko epeetan luzatzea ebatz dezake».
104 bis artikulua
Hala dio puntuetako batek: «Epaileak edo epaimahaiak zaindutako segurtasun neurria ezartzen dion auzipetuari, neurriak irauten duen bitartean, edo tarte batean, hainbat betebehar jar diezazkioke». Eta zertan datzan azaltzen du: «Derrigorrean tratamendu anbulatario bat jarraitu beharko du; zein maiztasunekin joan behar duen zehaztuko da horretarako».
ZIGOR KODEA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu